Festak direla eta, egunez aldatuko dira datozen bi asteetako azokak

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 20a, 12:25

Azoka eguna Azoka Plazan, artxiboko irudi batean.

Astelehenean egingo dute datorren astekoa, Santio bezperan. Abuztuaren 1ean ere ez da azokarik izango, baina horren trukean, hainbat ekoizlek hilaren 3an jarriko dituzte salmenta postuak azokan.

Santioek eta saninazioek astearteroko azokaren martxan eragingo dute aurten. Uztailaren 25a, Santio eguna, eta abuztuaren 1a, San Inazio bigarrena, asteartean egokitu dira aurten. Beraz, datozen bi asteetan, aipatutako jaiegunak tarteko, astearteetan ez da azokarik egingo Azpeitian, baina ordezko egunak izendatu dituzte.

Horrela, datorren astean azoka egun bat aurreratuta egingo dute: astelehenean, hilaren 24a eta Santio bezpera, egingo dute ohiko azoka. Abuztuaren 1ekoaren bezpera San Inazio eguna denez, beste jaiegun bat, ohiko azokarik ez dute egingo aste horretan. Hala ere, aurretatu dute hainbat ekoizlek abuztuaren 3an, ostegunarekin, jarriko dituztela beren garaiko produktuak saltzeko postuak azokan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide