Santioak direla eta, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketaren ordutegian

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 21a, 08:00

Hondakinak.

Asteartean, Santio egunez, 07:00etan jasoko dute Alde Zaharreko tabernetako errefusa, eta aldiz, jatetxeen hondakin organikoa 09:00etan bilduko dute. 10:00etan jasoko dute kartoia.

Santioak direla eta, hondakin komertzialen bilketaren ordutegian hainbat aldaketa izango dira. Asteartean, Santio egunez, 07:00etan jasoko dute Alde Zaharreko tabernetako errefusa, eta aldiz, jatetxeen hondakin organikoa 09:00etan bilduko dute. Bestalde, egun horretan, kartoiaren ohiko bilketa 10:00etan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide