Ihesaldiak errenta eman du gaur ere Tourrean, oso gutxigatik izan bada ere. Kasper Asgreenek (Soudal-Quick Step) irabazi du hemezortzigarren etapa, Moutiers eta Bourg-en-Bresse artekoa, Pascal Eenkhoorn eta Jonas Abrahamsen iheskideei ez ezik, helmugan bertan hirukotea atzetik harrapatu duen pelotoiari aurrea hartuta. Atzoko lurrikararen ostean, sailkapen nagusiko goiko postuetako borrokak atsedena izan du gaur.
Nobedade aipagarria gaurkoan, Wout van Aertek Tourra utzi duela. Uztarriaren Pourran bosgarren txirrindulari hautatuena izan da aurten flandriarra –203 taldetan dago–, eta laugarrena da orain artean Pourrarako puntu gehien batu dituztenen zerrendan, Philipsenen, Pogacarren eta Vingegaarden atzetik.
Pourraren taldeen sailkapenak ere utzi ditu nobedadeak gaur: Juanamari Guapa taldea itzuli da burura. Honela dago, bestalde, saridunen behin-behineko zerrenda.