Santioak eta saninazioak 2023

Umeek prezio merkeagoan ibili ahal izango dute bihar barraketan

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 27a, 10:00

Barraketako irudi bat.

Umeen barraka eguna dela eta, 17:00etatik 22:00etara bitartean euro baten trukean gozatu ahal izango dute herritarrek barrakez. 17:00etatik 18:30era ez dute musikarik jarriko Betharrametako jolastokian.

Umeen barraka eguna izango da bihar, ostirala. Gaztetxoek prezio merkeagoetan ibili ahal izango dute tiobiboetan bihar arratsaldean. Hain zuzen ere, 17:00etatik 22:00etara bitartean izango dute barrakez euro baten trukean gozatzeko aukera herritarrek. Gainera, aniztasun funtzionala duten herritarrei keinu eginez, 17:00etatik 18:30era ez dute musikarik jarriko Betharrametako jolastokiko barraketan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide