Odola emateko aukera izango da asteazkenean

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 24a, 08:58

Odol poltsak.

Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da asteazkenean bertan, 08:30etik 13:30era bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Odola emateko aukera izango da asteazkenean, Parrokiaren Soreasuko lokalean, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da asteazkenean bertan, 08:30etik 13:30era bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Uda sasoian ospitaleetan odola behar izaten dutela eta, herritarrei hitzordura joateko deia egin die Azpeitiko Odol Odol Emaileen Elkarteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide