Bukatu dira udaleku irekiak

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 21a, 15:00

Udalekutako hainbat ume Loiolan. (Azpeitiko Udala)

Gaur izan dute haurrek eta nerabeek aurtengo udalekuetako azken eguna. Askotariko ekintzak egin dituzte lau astez. Udalak azaldu duenez, "oso harrera ona" izan dute aurtengo udalekuetarako antolatutako ekintzek.

Gaur bukatu dira herriko udalekuak. Lau astez hainbat ekintza egiteko aukera izan dute haurrek eta nerabeek, begiraleek lagunduta; besteak beste, bizikleta irteera, ur jolasak, Burnbidearen Euskal Museora bisita, eskalada saioa, altxorraren bila, askotariko jolasak, batukada eta abar egin dituzte.

Udalak azaldu duenez, "oso harrera" ona izan dute ekintza guztiek, eta "oso positiboa" izan da haurren eta nerabeen parte hartzea. Gainera, hezitzaileen eta koordinatzaileen taldea handia izanagatik, "oso ondo" moldatu dela zehaztu du erakundeak, eta horiek "lan ona" egin dutela esan du. Halaber, udalak eskerrak eman dizkie udaleko irekietan parte hartu duten herritar guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide