Eduki babestua

Haur eskola doan izango da Iraurgi Ikastetxean 2023-2024 ikasturtetik aurrera

Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 12:43

Iraurgi Ikastetxearen eraikina.

Haur eskolak ordutegi zabala –07:30etik 18:00etara– izango duela iragarri dute, eta informazio guztia jasotzera eta ikastetxeko proiektua ezagutzera gonbidatu dituzte azpeitiarrak.

Irailetik aurrera, haurreskolak doakoak izango direla iragarri du administrazio publikoak. Herriko familiek beren seme-alabentzat ikastetxea aukeratzeko orduan baldintza ekonomikoa "desberdintasuna" izan ez dadin eta hasita daudenentzat "baldintza berak bermatzeko helburuarekin", irailetik aurrera haur eskola (0 eta 1 urte) dohainik izango da.

"Gugan jarritako konfiantza ahalegin ekonomikoa gure gain hartuz eskertu nahi dugu, eta argi utzi nahi dugu, doan izateak ez duela zerbitzuan galerarik ekarriko: aurrerantzean ere, haur bakoitza izango da bere prozesuaren protagonista, esku hartze pertsonalizatua egingo dugu eta familien beharretara egokituko gara", agertu dute Iraurgi Ikastetxeko arduradunek. Horretarako, besteak beste, haur eskolak ordutegi zabala –07:30etik 18:00etara– izango duela iragarri dute, eta informazio guztia jasotzera eta ikastetxeko proiektua ezagutzera gonbidatu dituzte azpeitiarrak.

"Bide batez, familiek beren seme-alabentzat nahi duten ikastetxea eta proiektu pedagogikoa aukeratzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu", gaineratu dute Iraurgiko ordezkariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide