Santioak eta saninazioak 2023

Hondarrezko eskulturak eraiki dituzte plazan

Aitziber Arzallus 2023ko uzt. 21a, 12:40

Goizean parte hartu izan dutenek, arratsaldean izango dute aukera. 16:00etatik 19:00etara berriz ere plazan izango da Andoni Bastarrika, hondarrezko eskulturak egin nahi dituzten haurrei eta gaztetxoei laguntzen. Santio egunez, berriz, areazko zaldi bat eraikitzeko asmoa du artistak berak. 1766ko Matxinada plazan ariko da horretan.

Andoni Bastarrikarekin hondarrezko eskulturak egiteko aukera izan dute herriko umeek eta gaztetxoek gaur goizean. Dozenaka izan dira arearekin esperimentuak egitera ausartu direnak, eta artistaren laguntzarekin, eskulan txukunak egin dituzte zenbaitek. Goizean parte hartu ezin izan dutenek, arratsaldean ere izango dute aukera, 16:00etatik 19:00etara berriz ere plazan izango baita Bastarrika, hondarrezko eskulturak egin nahi dituztenei nola egin irakasten.

Santio egunez, berriz, areazko zaldi bat eraikitzeko asmoa du artistak berak. 1766ko Matxinada plazan ariko da horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide