Santioak eta saninazioak 2023

Zezenketen kontrako bi elkarretaratze deitu ditu Oinatz elkarteak

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 27a, 08:00

Herritar hainbatek iaz ere egin zuten zezenketen aurkako elkarretaratzea, zezen plazaren atarian.

San Inazio bezperan eta San Inazio egunean, zezenketen aurretik, 17:30ean hasita, egingo dituzte protestak, zezen plazaren aurrean. Oinatzeko kideek herritarrei elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin die.

Hiru zezenketa izango dira aurtengo saninazioetan, eta Oinatz elkarte animalistak bi elkarretaratze hitzordu jarri ditu egun horietarako. San Inazio bezperan eta San Inazio egunean, zezenketen aurretik, 17:30ean hasita, egingo dituzte protestak, zezen plazaren aurrean.

Oinatzeko kideek herritarrei elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin die, pauso bat aurrera egiteko ordua iritsi dela eta beste aldera begira ezin dela jarraitu uste dutelako.

Elkarteak zehaztu duenez, hemezortzi zezen hilko dituzte hiru egun horietan, egun bakoitzean sei. "Ez dituzte edonola hilko; 40 minutu hartuko dituzte zezen bakoitza zulatzeko, jipoitzeko, umiliatzeko eta ezpata bihotzeraino sartzeko", adierazi du.

Halaber, elkarteko ordezkariek esan dutenez, zezenketez gain, bigantxak ere izango dira jaietan, eta horiek, "denen begibistan eta batzuetan lotsarako herriko kale nagusietan torturatuko" dituztela ohartarazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide