Santioak eta saninazioak 2023

Desenkajonamentua eta Musika Bandaren pasodoble doinuen kontzertua izango dira gaur

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 27a, 08:17

Hainbat lagun Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertu batean.

San Inazio jaietan toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentuaz gozatu ahal izango dute zezenzaleek 19:00etan hasita, zezen plazan. 22:00etan, berriz, pasodobleen kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandan plazan.

Santioetako ajetik errekuperatuta, eta saninazioetan sartu aurretik, herritar ugari elkartu ohi dituen bi festa ekitaldi izango dira gaur herrian. San Inazio jaietan toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentuaz gozatu ahal izango dute zezenzaleek 19:00etan hasita, zezen plazan. Hain zuzen ere, Ana Romero, Murteira Grave eta La Palmosilla ganadutegietako zezenak erakutsiko dituzte jendaurrean.

Gauean, berriz, pasodoble doinuen txanda izango da. Urtero legez, Udal Musika Bandak festen atariko azken entsegutzat baliatuko du plazan eskainiko duen emanaldia. 22:00etan hasiko da bandako kideek Beñat Etxaberen gidaritzapean emango duten kontzertua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide