Azken urteetako ohiturari jarraituz, Santio festen atariko gisa, judo erakustaldia eskaini zuten atzo, ostirala, herriko plazan. Kodaore klubeko kideek. 19:00etan hasita, kirol elkarteko haurrek, gazteek eta helduek haien abileziak erakutsi zituzten hainbat ariketa eginez, eta jende ugari bertaratu zen plazara erakustaldia ikustera.