Santioak eta saninazioak 2023

Haurrek arroxaz jantzi dituzte herriko kaleak

Nerea Uranga 2023ko uzt. 22a, 15:48

Umeen Egunaren barruan, Umeen Egun Arroxa ospatzen ari dira haur eta gaztetxoak Haujijijai batzordeak antolatuta. Eguerdian elkartu, elkarrekin bazkaldu eta jolasean ibiltzeko aukera izan dute.

Umeak eta gaztetxoak izan dira gaur arroxaz koloreztatu dituztenak Azpeitiko kaleak. Erraldoien desfilearen ondoren hasi dituzte Umeen Egun Arroxerako Haujijijai batzordeak prestatutako ekintzak. Herriko plazan, Iturritxiki ludotekaren ondoan, Frontoi Txikian eta Done Jakueko haur parkean adinaren arabera taldeka banatu, eta begirale ibili diren gazteekin Azoka Plazara joan dira guztiak.

Azoka Plazan elkarrekin bazkaldu dute 260 haur eta gaztetxok, eta ondoren jolaserako tartea hartu dute. 17:00etan bukatuko dituzte ekintzak, eta haurrak gurasoekin elkartuko dira orduan.

Txikienen festak segida izango du, 18:00etan Oihan Vega DJarekin dantzaldia izango da herriko plazan. 22:30ean, berriz, Nogen taldeak kontzertua eskainiko du Perez Arregi plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide