Erabaki dira Santio eguneko Cesar Valverderen Omenezko Pilota Txapelketako finalak

Nerea Uranga 2023ko uzt. 23a, 09:00

Datorren asteartean, Santio egunez, Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira 38. Cesar Valverderen Omenezko Pilota Txapelketako finalak, 10:00etan hasita.

Ilunpe pilota elkarteko benjamin aurrekoetatik infantilak mailara arteko pilotariek parte hartu dute 38. Cesar Valverderen Omenezko Pilota Txapelketan. Ohi bezala, finalak Santio egunez, hilaren 25ean, jokatuko dituzte. 10:00etan hasiko dira pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.

Honako hauek izango dira mailaz maila finalak jokatuko dituzten pilotariak:

-Benjamin aurrekoetan fi final jokatuko dituzte, bata banaka eta bestea binaka. Banakako partida Sustrai Urbistondok eta Xuban Lekuonak jokatuko dute. Binakakoan, nor baino nor, Auritz Esnaola eta Xabier Aizpuru ariko dira Martin Egigurenen eta Dhilan Kabilanen kontra.

- Benjaminetan banakako bi final jokatuko dituzte: aurreneko finala Eneko Martijak Oihan Urangaren kontra jokatuko du. Bigarren finala, berriz, Xuban Arandiaren eta Janitz Kerejetaren artekoa izango da.

- Kimuen mailan, binakako bi final izango dira: partida batean, Paul Egigurenek eta Adei Lizarraldek Unai Reyesen eta Xanet Irureren kontra jokatuko dute. Bigarren finala, berriz, Julen Saizarrek eta Jon Jauregik Kaiet Aizarnaren eta Jare Zubizarretaren kontra jokatuko dute.

- Infantiletan, banakako bi final jokatuko dituzte: lehena Ioritz Arsuagaren eta Eneko Bidezabalen artekoa izango da. Bigarrena, berriz, Julen Larramendiren eta Hodei Clavijoren artekoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide