Gertaera eta kontatzeko asko utzi ditu 2023ko Frantziako Tourraren azkenaurreko etapak. Biharko Eliseo Zelaietara bideko festa giroko azken saioaren aurretik etapa menditsua izan dute txirrindulariek, eta sailkapen nagusia ez, baina aurtengo bigarren etapa garaipena lortu du Tadej Pogacarrek Le Markstein Fellering-eko helmugan. Sailkapen nagusiko aurreneko hamarretan dauden gehientsuenak sartu dira etaparen aurreneko hamarretan gaur, baina ez guztiak. Izan ere, erorketek ondoriok izan dituzte Rodriguezentzat, Gaudurentzat eta Sepp Kussentzat, besteak beste.
Bihar bukatuko dira Tourra eta Pourra. Txirrundularitza lasterketaren sailkapen nagusia nekez aldatuko da biharkoarekin; Pourran, aldiz, bihar erabakiko da dena. Gaur, atzotik buruan den Oinobe da taldeen salkapenaren lehen tokian; eta honela dago saridunen behin-behineko zerrenda.