Santioak eta saninazioak 2023

Umeen Eguneko erraldoien dantza txapelketa eta kalejira, bideoan

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 23a, 09:08

Guztira, Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hemeretzi erraldoi konpartsa elkartu ziren atzo Azpeitian, Umeen Egunean. Horietatik hamaseik dantza txapelketan parte hartu zuten, eta Taldeka, Barañaingo Ezpelur konpartsako erraldoiek irabazi zuten sariketa. Bakarka, berriz, Tafallako Asier Marco konpartsa nagusitu zen. Erlo Telebistak bideoan  jaso ditu taldekako txapelketako dantzak, eta kalejira. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide