Jakinarazi dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako eguerdiko (14:00) parte hartze datuak. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Azpeitian, 3,35 puntu jaitsi da eguerdira arteko parte hartze datua, 2019ko datuekin alderatuta. Boza ematera deituta dauden herritarren %37,49 izan dira hauteslekuetan, hau da, 4.263 herritar. 2019an, aldiz, 14:00etarako 4.587 pertsonek eman zuten boza, deitutako herritarren %40,84k. Dena den, Uztarriak ez du posta bidez botoa eman duten herritar kopuruaren inguruko daturik. Hego Euskal Herriko 2,3 milioi lagunek dute bozetan parte hartzeko aukera, eta horietatik 249.723k jada posta bidez egin dute.
Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak, baina modu apalagoan; izan ere, 1,28 puntu egin du behera datuak, eta, horrenbestez, gipuzkoarren %38,63k eman dute botoa 14:00etara bitartean. 29an %39,91ek eman zuten boza ordu horretarako.
Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.