Julen Lopetegi garaile Palmaceseko triatloian

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 24a, 11:31

Azpeitiarra gailendu da Palmaces de Jadraquen (Espainia). 195 parte hartzaile izan zituen triatloiaren 28. edizio haizetsuak. Era berean, Maialen Azpiazu bigarren sailkatu da emakumezkoetan.

Asteburu honetan jokatu dute Palmaces de Jadraqueko (Espainia) triatloia, eta Julen Lopetegi azpeitiarra gailendu da. Hiru ordu azpitik amaitu zituen probak, 2:34:42 hain zuzen ere.

Parte hartzaileek 1.800 metro igerian, 60 kilometro bizikletan eta beste 12 korrika egin behar zituzten triatloian. 29 graduko tenperaturak lagundu zuen arren, haizearen kontra borrokatu behar izan zuten, bizikleta proban gehienbat.

Bizikletan 20. kilometrotik aurrera nagusitu zen Lopetegi, modalitate honetako errekorra ezarriz (1:18:41). Korrika ere nagusitu zen azpeitiarra, eta ia lau minutuko aldearekin iritsi zen helmugara.

Era berean, Maialen Azpiazu azpeitiarra ere bigarren sailkatu da emakumezkoetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide