Izarraitz igeri elkartekoak indartsu infantilen Espainiako Txapelketan

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 24a, 12:50

Aratz Odriozola, Mirari Goenaga, Laia Elortza eta Aroa Azkune, Isaac Pousada entrenatzailearekin.

Asteazkenetik igandera bitartean jokatu dute txapelketa Sabadellen (Katalunia) Aratz Odriozola, Mirari Goenaga, Laia Elortza eta Aroa Azkune Izarraitzeko kideek.

Atzo amaitu zen infantil mailako Espainiako Igeriketa Txapelketa Sabadellen (Katalunia). Asteazkenetik igandera bitartean jokatu dute, eta Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko kideak indartsu agertu dira probetan. Aratz Odriozola, Mirari Goenaga, Laia Elortza eta Aroa Azkune kideak indartsu ibili dira hainbat modalitatetan.

Hona hemen Izarraitzeko igerilarien emaitzak:

  • Aratz Odriozola: 50m Bizkar, 29″78 (17. postua) marka pertsonala eta 15 urtekoen klubeko errekorra.
  • Aroa Azkune: 50m Bular, 38″12 (21. postua) marka pertsonala eta 13 urtekoen klubeko errekorra.
    200m Bular , 2’59″41 (19. postua) marka pertsonala.
  • Laia Elortza: 50m Bular, 37″04. (34. postua) marka pertsonala.
    100m Bular, 1’21″07 (26. postua) marka pertsonala.
  • Mirari Goenaga: 200m Tximeleta, 2’32″34 (7. postua).
    200X, 2’36″29 (19. postua).
    400X, 5’27″48 (15. postua).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide