Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute

Nerea Uranga 2023ko uzt. 25a, 09:37

Errenterian (Gipuzkoa) jokatu den 16 urtetik gorako dantzarien txapelketa irabazi dute azpeitiarrek. Bikote Gazteen Dantza Suelto Txapelketan, berriz, txapeldunak Alaitz Elorza eta Aner Elorza izan dira.

Atzo, astelehena, Errenterian bi dantza suelto txapelketa jokatu ziren, eta bietan hamarna bikotek parte hartu zuten, eta dantzari azpeitiarrak izan ziren txapeldunak. Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketaren irabazleak Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrak izan ziren, eta laugarren egin zuten Alaia eta Amets Amubietak. Bastidak eta Uzkudunek txapela, zapia, 350 euro eta Antton Mendizabalen egindako talla irabazi zituzten sari gisa.

Bikote Gazteen Dantza Suelto Txapelketan, 16 urtetik beherakoetan, Alaitz eta Aner Elorza izan ziren irabazleak, eta laugarren postua egin zuten Izaro Arandiak eta Hegoa Aizpuruk azpeitiarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide