Atzo, Santio egunaren bezperan, "santiotarren eta pelotalekukoen afaria" egin zuten Frontoi Txikian. Done Jakue kaleko adin guztietako bizilagunak elkartu ziren mahai bueltan, haien kaleari izena ematen dion santuaren egunaren aitzakian. Kaleko bizilagunen afaria egin duten bigarren aldia da aurtengoa, eta giro ederrean igaro zuten gaua.