Elkarretaratzea eta parrillada, presoen eskubideak aldarrikatzeko

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 28a, 08:00

Hainbat lagun presoen eskubideen aldeko elkarretaratze batean.

Uztaileko azken ostirala izanik, 19:00etan hasita, elkarretaratzea egingo dute plazan. Ondoren, parrilladaz gozatu ahal izango dute plazara joaten direnek.

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko bi ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko Sarek gaur arratsalderako. Lehenik, uztaileko azken ostirala izanik, 19:00etan hasita, elkarretaratzea egingo dute plazan. Ondoren, gainera, festen atarian, eta ikasturteko azken kontzentrazioa izanik, parrilladaz gozatu ahal izango dute plazara joaten diren herritarrek, musikaz girotuta.

Bestalde, San Inazio festetan euskal presoen eskubideen aldeko Etxera jantokia jarriko dute Azoka Plazan. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean sabela betetzeko aukera izango dute herritarrek jantokian, 20:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide