Santioak eta saninazioak 2023

Sei partaide ariko dira bihar Gipuzkoako artzain txakur txapelketako saioan

Nerea Uranga

Artzain txakur txapelketa bateko irudia.

Bihar, 18:00etan hasita, Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute Jesus eta Maria komentuaren ondoko zelaian. Azpeitiko Udalak eta Atxarte elkarteak antolatu dute, saninazioetako egitarauaren barruan.

Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketaren bigarren kanporaketa saioa jokatuko dute bihar, zapatua, 18:00etan hasita. Jesus eta Maria komentuaren ondoko belardian egingo dute Azpeitiko Udalak eta Atxarte elkarteak antolatutako txapelketa. Sei artzainek parte hartuko dute beren txakurrekin.

Honako hauek dira biharko txapelketako kanporaketa jokatuko dutenak: Xabier Gaztañaga Sandy txakurrarekin, Gaizka Etxaniz Irarekin, Asier Dacosta Zeru txakurrarekin, Jose Antonio Arrillaga Txikirekin, Inaxio Etxeberria Miss txakurrarekin eta Juanjo Garate Tinarekin.

Epaile lanetan, berriz, Mikel Garate, Mikel Garaiar eat Javier Gaztañaga ariko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide