Santioak eta saninazioak 2023

Gaur ere eskuratu ahal izango dira herri bazkarirako txartelak eta Marea Arroxaren kamisetak

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 27a, 07:50

Hainbat langun atzo txartelak erosten. (Aitziber Arzallus)

Hainbat herritarrek atzo erosi zituzten San Inazio bezperako herri bazkarirako sarrerak nahiz Marea Arroxaren kamisetak. Gaur ere izango da horretarako aukera, 17:00etatik 20:00etara, plazan.

Hainbat izan ziren San Inazio bezperako herri bazkarirako txartelak atzo erosi zituzten herritarrak, baina oraindik horretarako betarik izan ez dutenek gaur ere izango dute txartelak eskuratzeko aukera. 17:00etatik 20:00etara jarriko dute salmahaia plazan, udaletxe azpiko arkupeetan.

Bazkarirako txartelak hamar eurotan eskura daitezke, eta Marea Arroxaren kamisetak, berriz, bost eurotan. Biak erosi nahi dituztenek, berriz, hamahiru euro ordaindu beharko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide