Ura non, haurrak han, eta ez hain haurrak ere bai. Gogotik gozatu dute gaur arratsaldean herriko umeek eta gaztetxoek nahiz bisitari hainbatek. Izan ere, ur parke handi baten itxura hartu du Esklabetako elizaren aurreko zelaiak hainbat orduz.
Askotariko puzgarrietan eta txirristetan ibiltzeko aukera izan dute hara joandakoek, nahiz eta zerua lainatu samar izan den. Hala ere, hori ez da aitzakia izan, eta freskurak freskura, ehunka lagun ibili dira parkean jolasean.