La Guipuzcoana autobus enpresako langileek uztailaren 30ean eta 31n grebara jotzea erabaki dute, enpresak lan hitzarmena negoziatzeko borondaterik ez duela argudiatuta. Hilabeteak daramatzate elkarrizketak hasi zituztela, baina oraingoz ez dute inolako aurrerapenik egin. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, orain artean enpresak proposamen bakarra egin die langileei, joan den astean izan zen hori, eta langileen asanbladak atzera bota zuen proposamena. Langileek, baina, argi dituzte hitzarmen berriak bete beharko dituen gutxieneko baldintzak: 35 orduko lanaldia eta soldak KPI adina igotzea.
La Guipuzcoanak Urola eskualdean, Azkoitian eta Eibarren autobus zerbitzu erregularrak eskaintzen ditu udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitatutako zerbitzuen baitan; beraz, ELAk uste du erakundeek ere zer esana izan beharko luketela auzian
Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian kaleratu du gutxieneko zerbitzuen inguruko dekretua, eta dekretu horrek dio gutxienez zerbitzuaren %30 bermatu beharko dutela greba egiten duten egunetan. Orain enpresari dagokio dekretuak dioena nola beteko duen erabakitzea. Azpeitian saninazioak izanda, ikusteko dago grebak zer nolako eragina izango duen jaietako autobus zerbitzuan.