Abuztuko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Kantujira, urte luzez kaleak alaitzen

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 27a, 14:00

Uztarria hasi da bazkideei etxez etxe abuztuko aldizkaria banatzen. Datorren hileko aldizkarian, ohi bezala, askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, eta tartean da Kantujira taldearen inguruan Mailo Oiarzabal kazetariak egindako erreportajea. Hamar urtetik gora ditu taldeak, eta urtez urte hazten doa. Honako hau aurrerapen bideoa da. 

Hamalau urte joan dira Azpeitiko Kantujiraren lehen aldi hartatik. Une eta gertaera jakin batean abiapuntua izan zuen egitasmoa hazten joan da. 2009ko hartaz geroztik, pandemiak ebatsitako bi urteetan salbu, hutsik egin gabe bete dituzte kaleak euskal kantuz Santio egunez, eta beste egun eta une askotan ere bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide