Gustatu ala ez, saninazioak zezenketarik gabe ulertzen ez dituen jende asko dago herrian; ikusi besterik ez atzo arratsaldean zezen plazan bildu zen jendetza. Ohitura den gisan, 2023ko San Inazio ferian toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentua egin zuten; uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean –San Inazio bezpera, eguna eta bigarrena– zezen plazan ikuskizuna emango duten animalien aurkezpena, hain zuzen. Ana Romero, Murteira Grave eta La Palmosilla ganadutegietako zezenak izango dira aurtengo protagonistak.
Atzoko ekitaldian, La Palmosilla ganadutegiko zezenak erakutsi zituzten aurrena; ondoren, Ana Romero ganadutegikoak eta, azkenik, San Inazio egunean arituko diren Murteira Grave ganadutegikoak. Ikusmina sortu zuen desenkajonamentuak, eta eguraldiak lagundu ez zuen arren, euriak ere ez zituen jarlekuetatik mugituarazi zezen plazara bertaratutako herritarak. Urtero bezala, Udal Musika Banda arduratu zen desenkajonamentua musikaz girotzeaz.
Hauek dira San Inazio jaien barruan Azpeitiko zezen plazan egingo dituzten zezenketetan parte hartuko duten toreatzaileak eta ganadutegiak:
Uztailak 30, igandea. San Inazio bezpera
- Toreatzaileak: Diego Urdiales, Daniel Luque eta Diego Carretero.
- Ganadutegia: Ana Romero.
Uztailak 31, astelehena. San Inazio eguna
- Toreatzaileak: David de Miranda, Jesus Enrique Colombo eta Angel Tellez.
- Ganadutegia: Murteira Grave.
Abuztuak 1, asteartea. San Inazio bigarrena
- Toreatzaileak: Morante de la Puebla, Paco Ureña eta Juan Ortega.
- Ganadutegia: La Palmosilla.
: Uztailaren 30a, San Inazio bezpera Toreatzaileak: Sergio Serrano, Alvaro Lorenzo eta Alejandro Marcos. Ganadutegia: Ana Romero. Uztailaren 31, San Inazio eguna Toreatzaileak: Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos. Ganadutegia: Murteira Grave. Abuztuaren 1a, San Inazio bigarrena Toreatzaileak: Morante de la Puebla, Daniel Luque eta Diego Carretero. Ganadutegia: La Palmosilla.