Saninazioak direla eta, datozen egunetan hondakin komertziala biltzeko ordutegian aldaketak izango direla jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak. Hona hemen uztailaren 30etik abuztuaren 2ra arteko ordutegiak, egunez egun:
- Uztailaren 30a, igandea.
- Alde Zaharreko tabernen errefusaren ezohiko bilketa: 07:00etan.
- Jatetxeen hondakin organikoaren ezohiko bilketa: 09:00etan.
- Uztailaren 31, astelehena.
- Alde Zaharreko tabernen errefusaren ezohiko bilketa: 07:00etan.
- Organikoaren eta errefusaren ohiko bilketa: 09:00tan.
- Abuztuaren 1a, asteartea.
- Alde Zaharreko tabernen errefusaren ezohiko bilketa: 07:00etan.
- Jatetxeen hondakin organikoaren ezohiko bilketa: 09:00tan.
- Kartoiaren ohiko bilketa: 10:00etan.
- Abuztuaren 2a, asteazkena.
- Errefusaren ezohiko bilketa: 07:00etan.
- Organikoaren ohiko bilketa: 10:00etan.
Mankomunitateak ohartarazi du Alde Zaharreko hondakinen bilketa eta kaleen garbiketa egoki egin ahal izateko, oso garrantzitsua dela tabernetako toldoak bilduta izatea, egunero, 07:00etarako.
Bestalde, abuztu guztian eta irailaren 4ra arte, 10:00etan bilduko dute Azpeitiko hondakin komertziala, ohiko egutegiari jarraituta eta egunero dagokion hondakin mota jasoz.