Santioak eta saninazioak 2023

Abuztuaren 1ean gaueko autobus zerbitzua eskainiko duela jakinarazi du La Guipuzcoanak

Aitziber Arzallus

Uztailaren 30ean eta 31n, ordea, gaueko autobus zerbitzurik eta zerbitzu berezirik ez da egongo, langileek greba egitea erabaki dutelako, eta eguneko zerbitzuak ere murrizketak izango ditu bi egun horietan. Abuztuaren 1eko eguerdira arte iraungo du grebak.

La Guipuzcoana enpresako langileek greba egingo dute uztailaren 30ean eta 31n, enpresak lan hitzarmena negoziatzeko borondaterik ez daukala iritzita. Bi egun horietan %30eko gutxieneko zerbitzua bakarrik eskainiko du enpresak, Eusko Jaurlaritzak hala aginduta, eta gaueko autobus zerbitzurik eta zerbitzu berezik ez da izango martxan. Beraz, saninazioetako lehen bi egunetan herritarrek beste moduren batera moldatu beharko dute gauez Azpeitira joateko edo Azpeititik etxera bueltatzeko.

Abuztuaren 1ean, ordea, bai, gaueko autobus zerbitzua martxan izango dela jakinarazi du La Guipuzcoanak; hain zuzen ere, egun horretako eguerdira arte iraungo duelako langileen grebak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide