Santioak eta saninazioak 2023

Iritsi da marea arroxan murgiltzeko unea

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 30a, 08:00

2022ko saninazioetako txupinazoko irudia.

Gaur eguerdian, adinekoen zaintzan aritzen diren herritarrek botako duten txupinazoarekin hasiko dira saninazioak. Santioetan motorrak berotuta, udako jai nagusietan murgilduko da Azpeitia. Hiru egun eta hiru gau luze, egitarau bete-betearekin, festa giroaz gozatzeko.

Ordu gutxi barru hasiko dira 2023ko San Inazio jaiak. Festa gosez denak asetzeko aukera ugari izango ditu datozen hiru egunetan eta hiru gauetan Azpeitian. Arroxaz jantziko da herria gaur, saninazioen hasiera ospatzeko. Eta ospatzen jarraituko dute askok eta askok, asteazken goizean festak agurtu arte.

Adinekoen zaintzan aritzen diren herritarrek udaletxeko balkoi nagusitik 12:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira festak gaur eguerdian, eta marea arroxak hartuko ditu kaleak une horretatik aurrera. Herri bazkaria, txosnen irekiera eta jolasak, bigantxak kalean eta zezenketa zezen plazan, musika hainbat bazterretan, su artifizialak... Indartsuak izango dira aurten ere saninazioen lehen orduak, eta egitarau oparoarekin jarraituko dute datozen egunetan jaiek.

Hona hemen 2023ko saninazioetako egitarau osoa:

  • Uztailak 30, igandea, San Inazio bezpera
    • 11:00. Hamaiketakoa, plazan.
    • 12:00. Txupinazoa, plazan.
    • Ondoren, Udal Musika Bandaren, Izarraitz txistulari taldearen, Eltziegoko gaiteroen nahiz erraldoien eta buruhandien kalejira.
    • Segidan, Skapaie elektrotxarangaren emanaldia.
    • 12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
    • 15:00. Herri bazkaria, plazan.
    • 16:00. Apar festa Matxinada plazan.
    • 17:00. Jolasak, txosnagunean.
    • 17:30. Bigantxak Done Jakue kalean.
    • 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren atarian.
    • 18:00. Goazen musikala, Olazko Andre Mariaren plazan.
    • 18:30. Zezenketa, zezen plazan.
    • 19:00. Meza eta bederatziurrena Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak abestuko dute. Itziar Urbieta ariko da organoa jotzen.
    • 19:00. Los incansables txarangaren kalejira.
    • 19:00. Elektrokela elektrotxarangaren kalejira.
    • 20:00. Josu Rodriguez eta Davila DJak, plazan.
    • 20:00. Etxera jantokiaren irekiera.
    • 22:00. Pantxoa Karrereren kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan.
    • 22:00. Manitu taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 23:00. Su festa, Izarraizko Atea parkean.
    • 23:30. Muxutruk taldearen erromeria, txosnagunean.
  • Uztailak 31, astelehena, San Inazio eguna
    • 09:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltziegoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
    • 10:10. Udal korporazioa Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara joango da plazatik.
    • 10:30. Prozesioa Alde Zaharrean.
    • 11:00. Meza, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
    • 12:30. Gauerdi txaranga kalez kale.
    • 12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
    • 12:30. Bigantxak Done Jakue kalean.
    • 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
    • 17:30. Bigantxan, Done Jakue kalean.
    • 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren atarian.
    • 18:00. Gaztetxoentzat karaokea, Matxinada plazan.
    • 18:30. Zezenketa, zezen plazan.
    • 18:30. Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua dantza emanaldia plazan.
    • 19:00. Oria txarangaren kalejira, Landetatik hasita.
    • 20:00. Etxera jantokiaren irekiera.
    • 20:30. Parrillada, plazan.
    • 22:00. Checkboyz taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 22:00. Puro Relajo taldearen emanaldia Olazko Andre Mariaren plazan.
    • 22:00. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
    • 23:00. Su festa, Izarraizko Atea parkean.
    • 23:30. Chambao taldearen kontzertua, plazan.
    • 00:30. Mehatxuka taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 02:00. Istilu taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • Abuztuaren 1a, asteartea, San Inazio bigarrena
    • 10:00. Izarraitz txistulari taldearen, Azpeitiko Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen goiz eresia.
    • 10:30. Herriko agintariek harrera egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, Loiolan.
    • 10:30. Sañu Biziriken elkarretaratzea, Loiolan.
    • 11:00. Meza, Loiolako basilikan. Parrokiako Abesbatzak eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuko dute, eta Itziar Urbietak joko du organoa.
    • 12:00. Aire Ahizpak kalez kale.
    • 12:00. XII. Bakailao Txapelketa, plazan.
    • 12:30. Arratsaldeko zezenketako zezenen aukeraketa.
    • 15:00. Bakailao Txapelketako bazkaria, Azoka Plazan.
    • Ondoren, bakarrizketa saioa.
    • 16:30. Gaztetxoen patata tortilla txapelketa, Matxinada plazan.
    • 17:30. Bigantxak, Done Jakue kalean.
    • 18:00. Garbijai kale animazioa, Balentina Agirre plazan.
    • 18:30. Zezenketa, zezen plazan.
    • 19:00. Los Pasai txaranga.
    • 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
    • 22:00. Lukiek taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 22:00. Obaneuke taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
    • 22:00. Pala partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
    • 23:30. Bulego taldearen kontzertua, plazan.
    • 01:00. Rodeo taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 02:30. Maixa eta Malakiasen kontzertua, txosnagunean.
  • Abuztuak 2, asteazkena, San Inazio hirugarrena
    • 06:00. Incansables txaranga Alde Zaharrean.
    • 07:00. Bigantxak Done Jakue kalean.
    • 08:30. Suziriarekin, jaien bukaera.
Erlazionatuak

Ezkutukoa azalera

Nerea Uranga 2023 uzt 29 Azpeitia

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide