Mikel Aranguren Donostiako Gotzaindegiko bikario nagusi izendatu dute

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 28a, 16:41

Mikel Aranguren. (Donostiako Gotzaindegia)

Uztailaren 1ean izendatu zuten apaiz azpeitiarra Donostiako Gotzaindegiko bikario nagusi. 2016an Uztarriak egin zion elkarrizketa irakur daiteke hemen.

Mikel Aranguren (Azpeitia, 1978) izendatu dute Donostiako Gotzaindegiko bikario nagusi. Uztailaren 1ean egin zuten apaiz azpeitiarraren izendapena. 2016an Uztarriak egin zion elkarrizketa irakur daiteke hemen.

27 urterekin Perun izandako misio esperientzia baten ondoren sortu zitzaion apaiz izateko bokazioa Arangureni. Bertako jendea goseak, gaixotasun larriekin eta muturreko egoeretan egonagatik ere bizitzari aurre egiten ziola ikusteak bere bizitzako gauza asko zalantzan jartzea eragin zion. Enpresa bateko giza baliabideen arloan zuen lana utzi zuen, eta apaiz izateko formakuntzari ekin zion. Espiritualitatearen inguruko tesia egin zuen Erroman, eta 2013an egin zen apaiz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide