Udal Musika Bandak ohitura du saninazioak baino egun batzuk lehenago herriko plazan emanaldia eskaintzeko. Festen atariko azken entsegutzat hartu ohi du saio hori, eta halaxe atzo iluntzekoa ere. 22:00etan hasita, pasodoble doinuz girotu zuen plaza, Beñat Etxaberen gidaritzapean. Ikusmina sortu zuen saioak, eta dozenaka izan ziren emanaldiaz bertatik bertara gozatzeko aukera egin zuten herritarrak.