Jende ugari bertaratu da gaur arratsaldean Betharrametako jolastokira; izan ere, 17:00etatik 21:00etara barraketan ohi baino merkeago ibiltzeko aukera dute herritarrek. Ireki orduko bertaratu dira aurreneko gaztetxo kuadrillak aukera aprobetxatzera, eta une batzuetan ilarak sortu diren arren, pazientziaz eta umore onez hartu dituzte horiek, egonaldiak mereziko zuela bazekitelako.