Santioak eta saninazioak 2023

Bertanek banatu ditu saninazioetako sariak

Julene Frantzesena

Bertaneko kideak eta saria jaso duten herritarrak, plazan. (Bertan)

Elikagaiz betetako otarreak, barraketarako txartelak, San Inazio eguneko pilota partidetarako sarrerak nahiz zezenketetarako txartelak zozkatu ditu Bertanek herriko saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean.

Bertan merkatari elkarteak banatu ditu San Inazio jaien bueltan egindako zozketako sariak. Elikagaiz betetako otarreak, barraketarako txartelak, San Inazio eguneko pilota partidetarako sarrerak nahiz zezenketetarako txartelak zozkatu ditu Bertanek herriko saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean, eta horiek dagoeneko eskuratu dituzte beren sariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide