Udal Liburutegia eta Gazteria Zerbitzuak itxita izango dira datozen asteetan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 2a, 08:19

Udal Liburutegiaren ataria.

Udal Liburutegia abuztuaren 16an, asteazkenez, irekiko dute berriro ere, eta abuztua bukatu arte goizeko ordutegia izango du. Gazte Informazio Bulegoa, ludotekak eta Gaztelekua itxita egongo dira iraila bitartean.

Abuztua dela eta, Udal Liburutegia eta Gazteria Zerbitzuak –Gazte Informazio Bulegoa, Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak nahiz Gaztelekua– itxita izango dira datozen asteetan. Oporraldia tarteko, Enparan Dorretxean kokatutako liburutegia itxita izango da hilaren 16ra arte. Egun horretan zabalduko dute berriro, eta abuztua bukatu arte, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita. Bestalde, Gazteria Zerbitzu guztiak itxita izango dira abuztua bukatu bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide