Herritarrak hasi dira San Martin egoitzako erloju zaharberritua bisitatzen

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 29a, 09:45

Herritarrak atzo erlojua ikusten. (Azpeitiko Udala)

Gaur ere izango dute erlojua ikusteko aukera herritarrek, 12:00etatik 14:00etara bitartean. San Martin egoitzan bertan ikusi daiteke ordularia, Iraurgi Ikastetxea kokatuta egon zen eraikinaren beheko gela batean.

Atzo jarri zuten ikusgai Yeregi elkarteak zaharberritu duen San Martingo erlojua. Hilabeteetako lanaren ostean, bukatu dute erlojua berritzea, eta herritarrek ordularia ikusteko aukera dute atzoz geroztik. Hain zuzen ere, atzo arratsaldean ez ezik, gaur ere izango dute horretarako aukera: 12:00etatik 14:00etara bitartean izango da ikusgai erlojua San Martin egoitzan bertan, Iraurgi Ikastetxea kokatuta egon zen eraikinaren beheko gela batean.

Erlojua 1815. urtean Juan Sugastik egina da. Eskualdeko erlojurik zaharrena dela ere esana dute Yeregiko kideek. Informazio gehiago, honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide