San Inazio jaietan asko izaten dira Azpeitira lanera etortzen diren herritarrak, eta horien artean dira, besteak beste, kale saltzaileak ere. Horien egonaldia hobetzeko asmoz, aurten ere gaua pasatzeko aterpea prestatu du Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, Perdillegi kaleko Karmelo Etxegarai Ikastolaren gimnasioan atondu du horretarako gunea erakundeak.
Uztailaren 30etik abuzturan 2ra 24 orduz izango da irekita aterpea, eta saltzaileek han egoteko, lo egiteko naiz dutxatzeko aukera izango dute. Leku eskaera egiten duten beharginei txartel bat emango die udalak, eta txartel horrekin aterpea erabiltzeko aukera izango dute. Udaltzaingoan eskatu ahal izango dute txartela festa egunetan.