Santioak eta saninazioak 2023

Iñigo Urkullu lehendakaria Loiolan izango da abuztuaren 1ean

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 29a, 10:49

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Iñigo Urkullu lehendakaria iaz Loiolan.

Udaleko hautetsiek harrera egingo diete Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz Eusko Jaurlaritzako ordezkariei 10:30ean, Loiolan. Han izango dira, besteren artean, eta lehendakariaz gain, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Gotzone Sagardui Osasun sailburua nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako ordezkariak.

Ohiturari jarraituz, San Inazio bigarrenez meza izango da Loiolan, eta ohikoa denez, Azpeitiko Udaleko hautetsiek harrera egingo diete Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz Eusko Jaurlaritzako ordezkariei. Duela urte batzuetara arte harrera ekitaldi hori udaletxearen aurrean, plazan, egin ohi zuten, baina orain Loiolan egiten dute; beraz, han elkartuko dira erakundeetako ordezkariak 10:30ean, meza baino lehen –11:00etan izango da elizkizuna–.

Azpeitiko Udalak duela aste batzuk bidali zuen erakundeetara Loiolako harrerara joateko gonbidapena, eta jaso ditu erantzun batzuk. Erakundeak Uztarria.eus-i azaldu dionez, Iñigo Urkullu lehendakaria Azpeitian izango da San Inazio bigarrenez, baita Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Gotzone Sagardui Osasun sailburua ere. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako ordezkaritza handia izango da Loiolan; besteren artean, han izango dira Eider Mendoza ahaldun nagusia eta diputatuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide