Atzo iluntzean eta gauean musika izan zen protagonista Balentina Agirre plazan. Jaien atarian bi kontzertu izan ziren atzo han, eta espreski kontzertuetara joandako herritarrek nahiz inguruko tabernetako terrazetan elkartutakoek Leok'k taldearen nahiz Deñeren doinuez gozatu ahal izan zuten.
20:30ean hasi zen Leok'k Zestoako taldearen emanaldia. 60-70 hamarkadan hastapenak egin zituen rock taldeak ibilbideko hainbat doinu eskaini zituen, baita iaz kaleratu zuen Bizirik hala ere diskokoak ere. Deñe Garcia-Bravo azpeitiarrak ere Isladen itzaletan lan berriko doinuak eraman zituen plazaren erdian kokatuta dagoen agertokira, eta hainbat musikari zian zituen lagun emanaldian: Maialen Urretabizkaia, Paula Moreno eta Olatz Azpiazu.