Donostia Klasikoak Landeta zeharkatu du eguerdian

Aitziber Arzallus 2023ko uzt. 29a, 15:24

12:00ak jotzerako dozenaka herritar zeuden kiroldegiko biribilgunearen eta Gaztekoaren artean, txirrindulariak pasatzen ikusteko zain. Zestoa aldetik etorri dira, eta Errezil aldera jarraitu dute.

Donostia Klasikoan parte hartu duten txirrindulariak herritik pasa dira eguerdian; hain zuzen ere, Zestoa aldetik etorri dira eta Landeta zeharkatu dute, Errezil aldera joateko. 12:00ak jotzerako dozenaka herritar zeuden kiroldegiko biribilgunearen eta Gaztekoaren artean, txirrindulariak pasatzen ikusteko zain.

Azpeititik ez ezik, eskualdeko beste herri ere zeharkatu ditu probak. Ohi bezala, Donostiatik abiatu da lasterketa, eta Usurbilerako bidea hartu du segituan. Handik iritsi da proba eskualdera, Usurbildik Oriora zuzendu baita tropela. Segidan, Zarautzera hartu dute txirrindulariek, eta Meagan (3. mailakoa) izan dute eguneko lehen mendatea. Aizarnazabaldik igaro da segidan lasterketa, eta gero Zestoa eta Azpeitia lotu dituzte, azkenik, Errezilera iristeko. Eskualdea agurtzeko, Iturburuko (2. mailakoa) mendatea egin dute txirrindulariek. Guztira, 42 kilometro eskas egin ditu Donostiako Klasikoak Urola Kostan. Guztira, berriz, 230,3 kilometro egin dituzte txirrindulariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide