Dinamoa sormen guneko beheko solairuan egingo dute Luis Enrique Sorianoren oroimenezko ekitaldia

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 29a, 16:13

Dinamoa sormen gunearen ataria.

18:00etan izango da hitzordua, Soreasu auzoko eraikin horretan, eta musika eta hitza izango dira ekitaldiko protagonistak. Gainera, Elkar-ekin taldeak gazte dominikarraren oroimenezko plaka bat jarri du Soreasuko plazan.

Euria egiteko arriskua tarteko, Elkar-ekin taldeak Dinamoa sormen guneko lehen solairuan egingo du Luis Enrique Soriano zenaren oroimen ekitaldia. 18:00etan izango da hitzordua, Soreasu auzoko eraikin horretan, eta musika eta hitza izango dira ekitaldiko protagonistak.

Hain zuzen ere, Jurgi Ekizak eta Horacio Bernalesek bina abesti kantatuko dituzte; Judith Obandok eta Amets Arzallusek egunerako propio prestaturiko testuak errezitatuko dituzte; eta Silvia del Castillo Luis Enriqueren amak eta ESK sindikatuko kideek ere hartuko dute hitza. Horrez gain, atzotik dominikarraren oroimenezko plaka bat jarrita dago Soreasuko plazan, Elkar-ekinek azaldu duenez, haren kasuak herriaren memorian lekua izan dezan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide