Gurpildun aulkian dauden edo mugikortasun arazoak dituzten herritarrek plazako kioskotik ikusi ahal izango dituzte bihar eta etzi gaueko kontzertuak. Hain zuzen ere, kioskoa herritar horientzako egokituko du udalak biharko Chambaoren emanaldian nahiz etziko Bulegorenean –bi emanaldiak 23:30ean izango dira–. Neurri hori hartuta, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei festez modu hobean gozatzeko aukera eskaini nahi die udalak.