Santioak eta saninazioak 2023

Inixio Etxeberriak eta 'Miss' txakurrak irabazi dute Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketaren bigarren kanporaketa

Urtzi Oteiza 2023ko uzt. 30a, 11:04

Jesus eta Maria komentuaren ondoko belardian jokatu du txapelketa eta sei artzainek parte hartu dute, txakur banarekin. Azpeitiko Udalak eta Atxarte elkarteak elkarlanean antolatu dute txapelketa eta saninazioetako egitarauaren barruan berrikuntza izan da.

Atzo arratsaldean Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketaren bigarren kanporaketa saioa jokatu zuten Jesus eta Maria komentuaren ondoko belardian. Bi proba egin behar izan zituzten txapelketan parte hartu zuten sei artzainek eta haien txakurrek, eta biak egokien gauzatu zituztenak Matxinbentako Inixio Etxeberria eta Miss txakurra izan ziren. 298 puntu batuta, haientzat izan zen lehendabiziko saria.

Bigarren, Gaizka Etxanizek eta Ira txakurrak egin zuten; hirugarren Mikel Aizpuruak eta Argik; laugarren Juanjo Garatek eta Tinak; bosgarren, Asier Dacostak eta Zeruk; eta seigarren, Xabier Gaztañagak eta Sandik. Azpeitiko Udalak eta Atxarte elkarteak elkarlanean antolatu zuten atzoko txapelketa, eta saninazioetako egitarauaren barruan berrikuntza izan da. Erantzun ona izan zuen publikoari dagokionez, dozenaka herritar joan baitzen lehia bertatik bertara ikustera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide