Santioak eta saninazioak 2023

Txosnagunean jolasak eta bigantxak, arratsalderako

Urtzi Oteiza 2023ko uzt. 30a, 19:58

Herri bazkariaren ostean txosnagunean egin dituzten jolasak eta Done Jakue kaleko bigantxak izan dira aarratsaldeko protagonistetako bi.

San Inazio jaietako lehen eguna aurrera doa. Dagoeneko ekitaldi ugariz gozatu ahal izan dute herritarrek, eta hain zuzen ere, herri bazkariaren ostean txosnagunean egin dituzten jolasak eta Done Jakue kaleko bigantxak izan dira aarratsaldeko protagonistetako bi. Herritar ugari elkartu dira bi ekitaldien bueltan, eta jai girorik ez da falta izan. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu bi ekitaldi horiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide