Atzo izan zen su artifizialen lehen emanaldia. 23:00etan hasita, Pirotecnia Pablo etxeko suak ikusteko aukera izan zuten herritarrek. Asko izan ziren Esklaben ingurura nahiz Loiola aldera su artifizialak ikustera joan ziren herritarrak; izan ere, Izarraizko Atetik jaurti zituzten horiek.
Gaur izango da bigarren emanaldia, gaurkoa ere 23:00etan hasita. Pirotecnia Zaragozana etxea arduratuko da gaurko su artifizialez. Izarraizko Atea parketik botako dituzte gaur ere suak.
Su artifizialak direla eta, atzo eta gaur itxita izango da Izarraizko Atea parkearen zati bat; ur txorroena. Segurtasuna bermatzeko hartu du neurri hori udalak.