Santioak eta saninazioak 2023

Daniel Luquek hartuko du Morante de la Pueblaren tokia biharko zezenketan

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 31a, 10:19

Daniel Luque eta Joxin Iriarte, atzo, zezen plazan. (Aitziber Arzallus)

Atzoko lehen zezenketan ere aritu zen Luque, eta iazko saninazioetako zezenketa feriako toreatzaile onenaren saria jaso zuen zezen plazan bertan.

Morante de la Puebla ez da izango bihar Azpeitiko zezen plazan. Saninazioetako hirugarren eta azken zezenketarako iragarrita zegoen, Paco Ureñarekin eta Juan Ortegarekin batera; baina sanferminetan Iruñean izandako lesiotik guztiz osatu gabe dagoela eta, baja izango da Morante de la Puebla.

Zezenzale Batzordeak atzo bertan jakinarazi zuen Daniel Luque izango dela Moranteren ordezkoa San Inazio bigarreneko zezenketan. Luquek atzo ere toreatu zuen Azpeitian, eta iazko saninazioetako zezenketa feriako toreatzaile onenaren saria ere jaso zuen zezen plazan bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide