Ohiko azokarik ez, baina azoka izango da aste honetan ere. Bihar, San Inazi bigarrena izanik, ez dute astearteetako azokarik egingo; astearteak jaiegun batekin bat egiten duenean ohikoena izaten da azoka astelehenera aurreratzea –azkena, joan den astekoa–, baina oraingoan ez zegoen halako aukerarik, gaur ere jaieguna delako.
Beraz, ohiko azokarik ez da izango aste honetan, baina hainbat ekoizlek postuak jarriko dituzte ostegunean, abuztuaren 3an, Azoka Plazan, asteartekoaren ordainetan..