Motozale azpeitiar bat hil da istripuz, Zumaia eta Getaria arteko errepidean

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 31a, 22:17

Uztarriak baieztatu ahal izan duenez, 36 urteko azpeitiarra da hildakoa. 19:05 aldera gertatu da ezbeharra N-634 errepidean, eta beste pertsona bat ere zauritu da istripuan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Motozale azpeitiar bat hil da gaur arratsaldean Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidean izandako istripuan. Uztarria.eus-ek baieztatu ahal izan duenez, 36 urteko azpeitiarra da hildakoa.

Antza denez, ibilgailu batekin talka egin du motoak, baina Ertzaintzak jakitera eman duenez, oraindik ez dago argi gertatutakoa. Horregatik, istripuaren zergatia argitzeko ikerketa jarri du abian.

N-634 errepideko 24,9 kilometroan izan da ezbeharra, 19:05 aldera, eta hildakoaz gain, istripuan beste pertsona bat ere zauritu dela azaldu du Ertzaintzak; Donostia ospitalera eraman dute hura artatzera. Istripuaz geroztik, hainbat orduz itxita izan da errepidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide