Zestoako Gaztetxea "desalojo arriskuan" dela eta, elkartasun argazkia aterako dute arratsaldean

Julene Frantzesena 2023ko abu. 1a, 09:28

Zestoako Gazte Asanbladako kideak zapatuan eskaini zuten agerraldian. (Aitziber Arzallus)

Azpeitiko Gaztetxeak egin du deialdia. 18:30ean aterako dute argazkia, txosnagunean.

Elizak Zestoako Zentroko gaztetxea desalojatzeko prozesu judiziala abiarazi duela jakinarazi zuen asteburuan Gazte Asanbladak, eta egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko deialdia egin du Azpeitiko Gaztetxeak.

Hain zuzen ere, Zentroa "desalojo arriskuan" dela eta, elkartasuna argazkia ateratzeko deialdia egin du Azpeitiko Gaztetxeak gaurko. 18:30ean aterako dute argazkia, txosnagunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide