Aurtengo saninazioetako bigarren eta azken su festen emanaldia izan zen atzo gaudean, 23:00etan hasita. Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, su artifizial koloretsuez gozatu ahal izan zuten herritarrek hamabost bat minutuz. Izarraizko Atea parketik bota zituzten atzo ere suak, eta jendetza izan zen horiek ikusten, bai Loiolako hiribidean, bai herriko beste hainbat txokotan.